Asteazkena, 2013ko irailak 18a.
2014 Europako
taldekako txapelketa, Bilbon.
XAKEA. 2014ko
Europako txapelketa BIlbon jokatuko da. Data zehazteke dagoen arren, udaberri
eta uda artean izatea espero da, eta ehundik gora taldek parte hartuko dute.
Europako federazioak atzo onartu zuen Bilboko E-4 taldeak eta Bilboko Udalak
elkarlanean aurkezturiko hautagaitza. Federazioak Bilbok xake txapelketak
antolatzeko duen esperientzia goratu du.